San Joanetan danborradan ateratzeko entsaioak hasi dira, Santa Barbara elkartean. Umeenean eta helduenean ateratzeko, entsaioak astearte, asteazken eta ostegunetan egingo dira elkartean, 19:00etatik 20:00etara. Atzo hasi ziren. Danborra jotzen ateratzeko 2013a baino lehen jaiotakoa izan behar da, eta 2015a baino lehen jaiotakoak kantinera edo sukaldari izango dira. Jantziak izango dira, parte hartu nahi duten umeentzat.