Palomitak prest, biharko emanaldirako

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 6a, 02:00

Xatorkeitan taldeak bigarrenez antolatutako proba da Olinpik Movies; Gazte Olin­pia­detako taldeek, binaka, gai baten inguruan film labur bat egin behar izan dute. Bihar jarriko dira, Plazan.

Jan-edanak, mozorroak eta sorpresak, filmen aurretik
Pelikulak gaueko 22:00etan jarriko dituzte, baina iluntzeko 20:30etarako festa giroa izango dela azaldu dute.

Pintxo-poteoa eta musika izango dira. Ondorengo emanaldia, berriz, sorpresaz betea egongo dela ziurtatu dute, eta «taldekideez gain, familiako kide zein lagunak gonbida­tzea» aholkatu dute. 

Gogorarazi dute, baita ere, mozorro eta jantzi bereziek ukitu berezia emango diotela ekitaldiari, eta beraz, animatzeko deia egin dute.

Ereñotzuko bazkarirako, txartelak
Bestalde, KOIek jakinarazi du ekainaren 16an Ereñotzun bazkaltzeko aukera izango dela, eta txartelak 12 euroan daudela salgai, ekainaren 11 arte, Zin­tzarri, Garin eta Goiz Argin. Haragi edo barazki paella izango dira aukeran, eta txartela erostean zehaztu behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!