Udaran ere aukera izango da kiroldegian hainbat ikastaro egiteko, eta izenematea irekita dago kasu batzuetan.
Igeriketa, hasi berriek
Hastapen mailako igeriketa ikastaroak emango dira uztailean, eta izena emateko aukera izango dute ekainaren 11tik 15era; zozketa ekainaren 19an egingo da.
Aukeran daude ikastaroak, 3, 4, 5, 6, 7-8 eta 9-11 urteko umeentzat, eta helduentzat; 3 eta 4 urtekoentzat, astean bi edo hirutan, eta gaiontzekoentzat, egunero.
Fitness ikastaroetan izenematea, astelehen arte
Uztailean egin ahal izango diren beste ikastaroak fitness motakoak izango dira: pilates, karate, ziklo-indoorra, mantentze gimnastika eta zunba. Hauek helduentzako bakarrik izango dira, eta uztailaren 2tik 27ra emango dira, astean bitan, karatea izan ezik; hau astean hirutan egin ahal izango da.
Ikastaro hauetarako izenematea irekita dago, eta astelehena da azken eguna.
Abuzturako izena, uztailean
Bestalde, abuztuan ere hastapen mailako igeriketa ikastaroak emango dira, uztailean bezala, haur eta helduentzako.
Kasu hauetan, izenematea uztailaren 20tik 25era irekiko da.
Igerileku irekiak, ekainaren 16tik aurrera
Udal Jolas Igerilekuak, irekiak direnak, berriz, ekainaren 16an ireki eta irailaren 9an itxiko dira. Goizeko 11:00etatik 20:30etara egongo dira zabalik, eta dagoeneko erosi daitezke bonoak; Astigarragako kiroldegirako ere balioko dute.
Informazio gehiago: 943 55 21 85 edo kirola@hernani.eus (kiroldegia), edo 943 01 63 45 telefonora deituta (kanpoko igerilekuak).