Gipuzkoan kirol inklusiboan lan egiten duten hainbat klubek hartuko dute parte gaur, Errugbi Barneratzailearen inguruko jardunaldien barruan, Tilosetan egingo den sentsibilizazio saioan, 18:00etatik 20:00etara. Lortu behar diren fitxak lortzen dituenak, hirugarren denbora dastatuko du.
Atzo hasi ziren jardunaldiak, mahai inguruarekin, eta larunbatera arte luzatuko dira. Bihar, 18:00etatik 20:00etara Biterin egingo da tailerra: Aritz Sanchezek emango du, 14 urtetik gorakoei zuzenduta. Izena eman behar da: inklusibo@hernanirugby.eus.
Bihar, era berean Garagardo Azoka hasiko da, klubak antolatuta. Errugbi Barneratzaile Txapelketa, berriz, larunbatean egingo da.