Ekainaren hasierarekin, ikasturte bukaera usaintzen hasten dira Euskal Herriko ikasleak, tartean Astigarragakoak. Hori ospatu eta ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko asmoz, aurreko larunbatean egin zuten Herri Eskolako jaialdia. Krosa egin zuten hasteko, eta ondoren, indartsu atera ziren Astigarragako judoka txikiak. Erakusketa eta bazkaria ere izan ziren, eta dantzan bukatu zuten, festa haundia!