Hernaniko Udalak nerabeentzako ikastaroak sortzeko deia egin die herriko kultur eragileei. «Ikastaroen helburuak nerabeen artean sormena sustatzea izan behar du: gazteak kultura kontsumitzaile hutsetik sortzaile izatera pasatzea da xedea», azaldu dute. Ekainaren 22ra arte egin daitezke proposamenak HHZn (943 33 70 00); informazio gehiagorako www.hernani.eus web orrira jo behar da.