Mendi irteera larunbatean, natura bertatik bertara bizitzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 6a, 02:00

Urumea bizi erakusketa inau­gu­ratu zuten pasa den ostira­lean Kultur etxean Haritzalde­ren eskutik, eta ikusgai egon­go da ekainaren 22ra ar­te. Ho­rren bueltan, beste hain­bat jarduera antolatu di­tuzte, bai­ta ere. Larunbatean izango da aurrenekoa; mendi irteera egingo dute, Santiomenditik Landarbasoraino. 

Goizeko 09:30etan abiatu­ko dira Foru Plazatik, baina aukera egongo da Santiomen­diko ermitatik hasteko. Berta­tik, Landarbasorainoko bidea egingo dute, Marko Sierra eta Jesus Rubio nekazaritza inge­niariek gidatuta.

Jarduerak, erakusketaren azkeneko egunera arte
Igandean ere, izango da beste ekintza bat: familientzako taile­­­­­­­­rrak. Aranzadi Zientzia El­­­karteko Jesus Tapia arkeo­lo­goaren eskutik, Urumea ibai­­ko eta Astigarragako lehe­nen­go biztanleak nola bizi ziren ika­siko dute. Goizeko 10:30e­tan izango da, hau ere, Santio­men­­diko ermitan. 
Hitzaldi bat, jarraitzeko

Datorren asteartean izango da hurrengo zita. Piriniotako mu­turzalea, ekologia eta kon­tser­bazioa hitzaldia eskainiko du EHUko Amaiur Illarretak. Arra­tsaldeko 19:00etan izango da, kultur etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!