Lau saio ireki ostiraletik aurrera, auka jokoa eraikitzeko bidean

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 6a, 02:00

Oinarri historikoa daukan jokoa osatuko dute ostiraletik astigartarrek: Auka Jokoa. Ur­kiri Salaberria ikerlariak gida­tuta, lau saio egingo dituzte, haur eta helduentzat.

Kultur etxean izango dira la­uak, egun desberdinetan, Au­­rrenekoa ostiralean izango da, goizeko 09:30etan hasita, euskeraz.

Bigarrena, hilaren 12an, as­teartez, arratsaldeko 17:30e­tan hasita, elebietan. 

Eta azkeneko biak, aldiz, hilaren 21ean izango dira; euskerazkoa goizez, 09:30etan, eta elebiduna arratsaldez, 17:30­e­tatik aurrera.

Astigarragako ondarea aztertu, ezagutu eta zabaltzeko aukera emango du jokoak.

Donejakue bidearekin lotura
Auka Jokoa Donejakue bidea­rekin lotura duen mahai-jo­koa da, bizitza ulertzeko sor­tu zena. 

Udaletik azal­du dutena­ren arabera, «mendeetan zehar berregin izan da, eta haurrak eta helduak batzen dira bere inguruan». 

Hain zuen, familian, la­gunartean... aritzeko denbo­ra pasa ederra da, eta gaine­ra, gu­­re historia, ondare ma­te­ria­la eta ez-materiala eza­gu­tzeko aukera eskaintzen du. 

Eta hori aprobetxatuko dute Astigarragako ondarea aztertzeko, ezagutzeko eta zabaltzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!