Ikus-entzunezkoak, hitanoa eta umeen edizioa, erronkak

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 5a, 02:00

Urteko Batzar Nagusia egin zuen maiatzaren 22an Dobera Eus­ka­ra Elkarteak. 2017ko kon­­tuak eta me­moriak aur­keztu ziren au­rrena.

Ondoren, 2018rako egi­tas­mo berriak aurkeztu ziren. 2016 eta 2017an martxan jarritako egi­tas­moek segida izango dute eta gainera bost ildo berri jarriko dira martxan. Ahozkotasuna; Hernaniko Hitanoaren taula laster denon eskura egongo da. Kultur ekimenak; kultur eki­menak indartu eta susta­tuko dira. Doberaren 25. urteu­rrena; ospakizuna prestatzen hasiko dira. Webgune eta logo berria; laster jarriko dira martxan. Eta Ikus-entzunezkoak; komuni­ka­zioaren arloan, linea berri bat sortu nahi da.

Umeentzako aldizkaria martxan, laster
Kronikari dagokionez ira­kurle gazteen seg­men­tua in­dar­tzeko pro­iek­­tuak aur­kez­tu ziren; umeen aldizkaria sortuko da besteak beste.

Kuota lehenengo aldiz igo da azken 11 urtetan
Urte asko dira (2007 urtetik) bazkidetza kuota igotzen ez zela eta beharra ikusita, Dobe­rak, kuota 40 eurotara igotzea erabaki zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!