Udarari begira prestatzen hasiak dira Hernaniko Gaztelekuan. Horrela, batetik, ordutegia aldatu dute, eta bestetik, San Joan giroko ekintzak ere prestatu dituzte.
Ekainean, igandetan ere itxita
Ordutegiari dagokionez, orain arte astelehenetan itxi da Gaztelekua, baina ekainean, astelehenetan ez ezik, igandetan ere itxita egongo da.
Gainontzean, betiko ordutegian irekiko da lokala; asteartetik ostegunera, 17:00-20:00, eta ostiral eta launbatetan, 16:30-20:30.
Ekintza bereziak
Programari begiratuz gero, berriz, uda giroa nabaritzen hasi da. Batetik, San Joanetarako ekintza bereziak prestatu dira; su festa, eta arku tiroa, besteak beste.
San Joanak pasata, egun batzuetan itxita egongo da lokala, baina uztailerako, beste hainbeste ekintza prestatuko dira, opor giroan ere, elkartu eta ondo pasatzeko aukerak izateko.
EKAINEKO EGITARAUA
-Gaur, asteartea, fruta batidoak.
-Bihar, asteazkena, Batera, oztopoak gaindituz.
-Ekainak 13, partxisa.
-Ekainak 14, Youtubeko bideoak.
-Ekainak 15, Booktuber tailerra.
-Ekainak 16, Fagollagara irteera bizikletan, eta bertan, jolas zikinak.
-Ekainak 21-26, San Joanetako ekintza bereziak, Kale Hezitaileekin batera antolatuak.
-Ekainak 21, su festa.
-Ekainak 22, itxita.
-Ekainak 27, arku tiroa.
-Ekainak 28, Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna.