Final haundia ate-joka ari den honetan, guztia erabakitzeke dago oraindik, Tilos 7 Pasa pala txapelketa herrikoian. Izan ere, finalerdiak aste honetan zehar jokatuko dira.
Maila bakoitzean finalerdiak, gaur eta ostegunean
Gaur jokatuko dira hiru finalerdi, eta etzi, beste hiru.
Gaurkoei dagokienez, nesken eta bigarren mailakoen arteko partiduak jokatuko dira. Nesketan, Urien eta Otaegi ariko dira Ekhiñe eta Garaziren kontra. Ondoren, bigarren mailakoetan, Manterola eta Arandia ariko dira Agirre eta Mendigainen kontra aurrena, eta Luixa eta Luixa gero, Eskudero eta Belokiren kontra.
Ostegunean, berriz, aurreneko mailakoen arteko lehiak izango dira, hasteko: Elejalde eta Navarro, Gereñu eta Arronizen kontra, batetik, eta bestetik, Salaberria eta Zubimendi, Zabala eta Murgiondoren kontra. Nesketan, berriz, Alaitz eta Idoia ariko dira, Imaz eta Azpiazuren kontra.
Faboritoek, hutsik ez
Lehiarik falta ez bada ere, faboritoek ez dute hutsik egin orain arte. Aurreneko mailan, finalean sartzeko borrokan ari dira Elejalde eta Navarro, Zabala eta Murgiondo eta baita Zubimendi ere, aurten Salaberriarekin, Ramos ordezkatuta.
Nesketan, berriz, Alaitz eta Idoia ama-alabak, iazko txapeldunak, larunbateko pasearen bila ari dira oraindik.
Bigarren mailan ez dago faborito garbirik, eta gaur jakingo da zein izango diren finalean.
TILOS 7 PASA
FINALERDIAK
Gaur, asteartea
18:30, Urien-Otaegi/Ekhiñe-Garazi
19:15, Manterola-Arandia/Agirre-Mendigain
20:00, Luixa-Luixa/Eskudero-Beloki
Etzi, osteguna
18:30, Elejalde-Navarro/Gereñu-Arroniz
19:15, Salaberria-Zubimendi/Zabala-Murgiondo
20:00, Alaitz-Idoia/Imaz-Azpiazu
FINALAK, LARUNBATEAN