Erosketak debalde, Hernani Txartelarekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 5a, 02:00

Berriak Merkatari eta Osta­lari elkarteak kanpaina berria jarri du martxan: ekainaren 17ra arte, erosketak egiteko Hernani Txartela erabiliz gero, erosketa doan egiteko aukera irabazi ahal izango da.
«Merkataritza jarduera bul­tzatzea eta hernaniarren kon­tsumoa sustatzea» dira kan­pai­na honen helburua.

Hernani Txartela visa, parte hartzeko
Kanpainan parte hartzeko, Hernani Txartela visarekin egin beharko da erosketa, eta erosketa tiketan agertuko da saria, zorteak laguntzen badu: erosketa debalde aterako da, kasu horretan. «Ekainean, Hernaniko dendetan erosteak abantailak dauzka!», diote.

Hernani Txartelak bi for­ma­tu dauzka: identifika­tze­koa da bat, eta finantzarioa (vi­sa), bestea. Aurrenekoa, li­bu­ru­te­gi­an edota kiroldegian sar­tzeko ere erabiltzen da. Bi­ga­rrenaren kasuan, horrez gain, erosketak egiteko erabili dai­teke, de­bal­deko asegurua dau­ka, inte­re­sik gabe egin daitezke ordain­ke­tak zatika... Eta dena, de­bal­de. Elkarteko den­detan esku­ratu daiteke txartela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!