Sei egunen faltan oraindik ere izena eman daiteke Giza katerako

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 4a, 02:00

HERNANIKO Gure Esku Dagok dei berezi bat egin nahi die hernaniarrei, Giza katera joateko intentzioa eduki baina izena eman ez dutenei, datozen egun hauetan izena ematera hurbil daitezen. «Oso egun gutxi falta dira Giza Katerako eta komeni da falta direnak lehenbaitlehen apuntatu daitezen». Autoz baino, autobusez joatea gomenda­tzen dute. «Autobusak izango dute lehentasuna irteteko garaian».
Herritarrei esan nahi diegu baita ere, bolada daramagula herria janzten (pankartak, kartelak, argazkiak...), baina ekainaren 12tik aurrera jarritako guztia erretiratzearei ekingo diogula».
Ehunka hernaniarrek eman dute izena eta denei «es­kerrik beroenak bidaltzen dizkiegu eta baita, azken txanpa honetan apuntatuko diren guztiei ere».
Gogoratu behar da hernaniarrak Aginaga eta Orioren artean egongo direla.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!