Hernani Errugbi Elkarteak aniztasun funtzionala duten pertsonen gizarte inklusioan egindako apustuari jarraituz, aurtengoan Hernaniko errugbi barneratzaileko 2garren Txapelketa antolatuko du.
Txapelketa ekainaren 9an burutuko da, klubak urtero antolatzen duen garagardo azokarekin batera. «Egun hauetan klubak, zaleek eta herritarrek bat egiten dutela probetxua ateraz, denok elkarrekin ondo pasatzeko aniztasun funtzionala ez dela inongo arazorik argi utzi nahi dugu».
Iaz egin zen bezala, aldarrikapen hau errugbi zelaira ez ezik, herriko plazara eraman nahi dute. «Pasa den urteko apustua haunditu nahi dugu. Egin genuen sentsibilizazio saioaz gain, beste bi ekintza gehiago burutu nahi ditugulako: mahai ingurua eta tailerra. Ekintza hauetan mundu honen errealitatera hurbilduko gaituzten hainbat adituen eta profesionalen presentziaz gozatzeko aukera izango dugu».
Hiru ekintza hauekin aniztasun funtzionala duten pertsonek herriko egunerokotasunera moldatzeko dituzten erraztasun eta oztopoak agerian utzi nahi dira eta bide batez aniztasun funtzionalaren mundua herritar guztiei gerturatu.
EGITARAUA
n Ekainak 5: Mahai Ingurua 18:00etan Biteriko areto nagusian. 18 urte gorakoentzat aholkatuta.
n Ekainak 6: Kirol sentsibilizazio saioa, 18:00etatik 20:00etara Tilosetan. Edonorentzat.
n Ekainak 7: Tailerra, 18:00etatik 20:00etara, Biteri kultur etxean. 14 urte gorakoentzat aholkatuta
n Ekainak 9: Inklusibo Txapelketa. 09:00etan taldeen etorrera. 10:00etan txapelketa hasiera Landare Toki zelaian.