Guratz (956m) mendia igotzeko proposamena luzatu die Mendiriz Mendik gaztetxoei, larunbaterako. Biteritik 08:30etan atera eta 6,5 kilometrotako ibilbidea egingo dute, Huitziko goialdean hasi eta gailurrerantz. Gero, Gorritira jaitsi eta Malloak eta Aralar ikusi ahal izango dira. Guztira, hiru ordu eta erdi inguruko buelta izango da.