Hernaniko hondakin eredua aztergai, Brasilgo nazioarteko kongresuan

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 3a, 02:00

CIDADES Lixo Zero Congresso Internacional-ek 1.000 lagunetik gora hartuko ditu asteartetik ostegunera bitartean Bra­silgo hiriburuan. Mundu osoko erakunde publikoetako ordez­kariak, honda­kinen kudeaketan adituak, ingu­rumen zien­tzilariak, inge­niariak eta enpresariak, besteak beste, batuko dira Brasilian antolatu duten topaketan.

Kongresuaren antolakun­tzak Hernaniko alkate Luis Intxausperi parte hartzeko gonbita egin dio Hernaniko esperientziak bertan azaltzeko; atez ateko sistema bilketaren nondik norakoak eta lor­tzen diren birziklatze tasen berri emango du alkateak, baita konpostajea kudeatzeko Hernaniko Udalak dituen programak eta plangintzak ere azalduko ditu.

Brasilgo agintariak hasiberriak dira hondakinen kudeaketa jasangarriaren aldeko politikak lantzen. 

Hondakinen kudeaketak inguru­menean eta munduko kliman duen eraginaz jabetuta, Zero Zaborrerantz doazen politikak aplikatzen hasteko konpromisoa hartu dute. Mun­duko esperientzia arrakastatsuak eta aitzindariak eza­gutu eta trukatzeko asmoz, bazter guztietako ordezkariak bilduko ditu kongresuak. Hala, Amerikako Estatu Batuak, Kanada, Uruguay, Bra­sil, Kolonbia, Australia, Japonia, Hegoafrika, Alema­nia, Italia, Suedia, Herbe­ereak, Eslovenia eta Euskal He­rriko esperientziak ezagu­tzeko parada izango da Brasil­go hiriburuan.

Asteartean publiko osoaren aurreko hitzaldia emango du Luis Intxauspek eta ostegunean, lantaldeetako saioetan parte hartuko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!