Saguzarrei bisita, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 20a, 02:00

Urumea Bizi erakusketa jarri du Haritzalde naturzaleen elkarteak kultur etxean, Urumea ibaiaren inguruko argazkiekin, eta hainbat ekintza eta ekitaldi ere antolatzen ari dira. Azkenekoa, ostiral honetako izango da. Ilun­tzeko 20:00etan kultur etxean elkartu, eta Kiko Alvarezek saguzarren in­guruko ohar eta azalpenak emango ditu. Ondoren, nork bere bokata jan, eta elkarrekin, Astigarragako saguzarren bizitokira egingo da bisita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!