Txapelak barra-barra, Hernaniko palistek

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 10a, 02:00

Herriarteko Txapelketan Loiolan ariko dira gaur palista hernaniarrak, Donostiaren kontra, 11:00etan. Etxe­koak dira faborito, baina hernaniarrek ere egingo dute borroka. Baina palistek izan dute lan gehiago, asteburuan: ostiralean, Hernaniko Palistek antolatutako San Joan Txapelketako finalean, Joana Tolaretxipi, Ane Arruti eta Intza Arregi izan ziren txapeldunak. Eta atzo, Tilos 7 Pasako finalak ziren jokatzekoak; bi jokatuko ziren, baina aurreneko mailakoa, euria medio atzeratua, bihar jokatuko da, 19:00etan, Tilosetan edo kiroldegian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!