“EMIE 20+11” Euskadiko Matematika Irakasleen Elkarteak antolatutako ‘Eduardo Chillida’ XVI.Olinpiada Matematikoetan saria irabazi du Ibai Nabarro Oyarzabal, Hernani BHI institutuko ikasleak. DBH 2 mailako ikasleei zuzendutako lehiaketa izaten da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak deialdia egiten du, erkidegoko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartu dezaten. Aurreneko 12 sailkatuek izaten dute saria, eta horietako bat izan da Nabarro gaztea.