Hernanik 1-2 galdu du Azkoitiaren aurka final laurdenetako joanekoa

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 3a, 02:00

Final erdietara sailkatzea Gipuzkoako Herriarteko Txa-pelketan zail jarri zaio Hernaniri final laurdenetako joaneko partiduetan 1-2 galdu ondoren, Azkoitiaren aurka. 

Lehia estua espero zen bi herrien artean, baina kadete eta jubeniletan azkoitiarrak nagusi izan ziren. Kadeteetan azkoitiarrek nahiko erraz irabazi zuten 11-22. Unax Huitzi eta Mikel Lasa ziren Her­naniko ordezkariak eta Mikel Aranbarri eta Joritz Astiga­rraga azkoitiarren bikotea. Jube­niletan ere jaun eta jabe izan ziren kanpokoak. Honela,  Jon Oteizak eta Jagoba Uran­gak 13-22 irabazi zieten Xabier Sala­berria eta Ekaitz Insa­ustiri. 0-2 jarri ziren markagailuan eta kanporaketa maldan gora zegoen. Nagusien mailan etorri zen Hernaniren pun­tu bakarra.  Paul Ojuel eta Eneko Azpitartek 22-7 irabazi zuten 1-2koa jarriz. 

Tanteoa ere aurka dute hernaniarrek 46-51. 

Bi partidu irabazi behar dira derrigorrez

Datorren asteko ostiralean jokatuko da bueltakoa Azkoi­tin, Gurea pelotalekuan. Her­nanik final erdietan egon na­hi baldin badu bi partidu irabazi beharra ditu derrigorrez. Hori lortu ezkero eta tanteoa ikusita, sailkatzeko aukerak lituzke. Baina, egia esan, Hernaniko frontoian gertatu dena esanguratsua da eta oso zaila dute hu­rrengo kanporaketara sailka­tzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!