Buelta eman eta final erdietan

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 3a, 02:00

HERNANIKO  palistek mendean hartu zuten Azkoitia final laurdenetan eta final erdietara sailkatu dira Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan go­maz­ko paletan. Joanekoan 2-1 galdu zuten Azkoitian, baino tanteo hobea lortu zuten. Itzulerakoan helburua bi partidu irabaztea zen eta baita lortu ere. Partidu erabakiorra lehenengoa izan zen. Aritz Murgiondok, buruz burukoan, 20-19 irabazi zuen eta bidea ireki zien taldekideei. Bina­kakoan, ongi hasi arren, Eneko Lujanbiok eta Aiheko Zubimendik 14-20 galdu zuten. Azken partiduan Iñaki Kerejetak irabazi egin behar zuen eta 14 tanto edo gutxiagoan utzi aurkaria, eta baita lortu ere. 

20-6 irabazi eta orain Donostia faboritoaren aurka jokatu beharko du Hernanik finalerako sailkapena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!