SAN ANTONIO festen preludio bihurtu da Ereñotzuko Mendi Lasterketa. Gaurkoan, dozenaka herritar bilduko dira zapatillak jantzita median gora eta behera korrika lasterketa. 10:00etan hasiko da herria girotzen korrikalari txikienekin.
Nagusiena 10:30etan hasiko da. Zortzigarren edizio honetan ere, azken urteotako martxarekin jarraituko dute; Aiako Harria zeharkatuko dute, Urdaburun barrena ibiliko dira. Bertatik egingo dituzte lasterketaren 12 kilometroak, Ereñotzun hasi eta bukatuko direnak. 832 metroko desnibel metatua du lasterketak, eta antolatzaileen esanetan, jaitsiera teknikoak izanagatik ere, edonork egiteko moduko lasterketa da.
Eskerrak auzoari eta lasterkariei
Baina bai zoritxarrez, azkenekoz antolatuko dira aurten txikiena eta nagusiena, eta antolatzaileek, eskerrak emateko aprobetxatu nahi izan dute. «Hasierako burutazioa segituan ilusio bihurtu zen: Hainbat bilera, lan eta buruhausteren ondoren, egin zitekeela ikusi genuen, eta baita egin ere. Baina, lehenengo urte hartan lasterketaren inguruan sortu zena uste baino haundiagoa izan zen: auzoaren inplikazioa eta laguntzeko grina, lasterkarien jarrera eta esker ona, festa giroa, auzolana eta auzogiroa, elkarlana... ».
Lasterketa bukatuta herri bazkaria egingo da 100 pertsonentzako.