Elkarpelota Txapelketako finala jokatu zuen Xanet Apezetxeak, joan den asteburuan. Baina ezin izan zuen txapela ekarri: 16-14 galdu zuen, Beteluko Nabarlazen kontra, partidu oso borrokatuan. Juan Martinez de Irujo pilotari profesional ohiaren eskuetatik jaso zuen, azpitxapeldunaren trofeoa.