Gorroto-delituei begirada eta hausnarketa

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 8a, 02:00

OSGI gorroto-delituei begirada orokorra proiektu­aren buel­tan, Aldartek eta Hernaniko Berdintasun Sailak erakusketa jarri dute Biterin, ekainaren 17ra arte. Bertan, Munduko herrialde desberdi­netan eta hemen bertan bizi den errea­litatea dago ikusgai.
Era berean, ekainaren 13an tailer ireki bat egingo da, 18:00etan, «sexu, genero eta desira sistemari arreta jar­tzeko eta arautik kanpo koka­tzen diren pertsonek paira­tzen dituzten indar­keriak» az­tertzeko.
Ekintza horien helburu na­gusia OSGI gorroto-delituen errealitatearen inguruko haus­­­­­narketa kolektiboa bul­tza­­tzea da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!