Norentzat izango ote da, Urrezko Iturria?

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 7a, 02:00

Estreinaldi gaua izango da gaurkoa, Hernaniko Gazte Olin­­piaden barruan. Parte hartzen ari diren taldeek, binaka, film labur bana egin dute, eta gaur ikusi ahal izango dira denak, 22:00etan, Plazan; guztira, 10. Horietatik zeinek irabaziko ote du Urrezko Iturria sari pre­ziatua?

Sorpresak, aurretik ere
Filmak jartzen 22:00etan ha­siko badira ere, antolatzaileek jakinarazi dute aurretik ere ez dela girorik faltako; 20:30etatik aurrera pintxo-potea izango da.
Era berean, mozorrotuta joateko deia ere egin dute, eta baita lagun eta senideak gonbidatzekoa ere, sorpresarik ez baita faltako.

Ekainaren 16an, bazkaria
Ereñotzun, ekainaren 16an, baz­karia egingo da Olin­pia­de­tako azken egunean, eta txar­telak salgai daude, astele­he­ne­ra arte, Zintzarri, Garin edo Goiz Argin. Haragi paella edo barazki paellaren artean aukeratu behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!