Lehentasunak jartzeko azken saioa, gaurkoa

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 7a, 02:00

Azken eguna da gaur, Hernani Erabaki aurrekontu parte-har­tzai­leetan txertatzeko egin di­ren proposamenen artean le­hen­tasunak jarri, eta aurrera zerk egingo duen erabakitzeko. Udaletexean jarri da zita, 19:00etan, eta haur zaintza zerbitzua jarriko da.
Gaurkoan aztertuko diren proposamenak gai hauekin lotutakoak izango dira: Hiri­gin­tza, Herri lanak, Herri mo­bi­liarioa, Kultura, Ondarea, Musika, Partaidetza, Hez­kun­tza eta Heziketa, eta auzoe­ta­ra­ko proposamenak.  

375 proposamenetatik, 100
Guztira 379 proposamen egin di­ra aurten, prozesuan, eta guz­tiak ikusi daitezke in­ter­neten: erabaki.hernani.eus.
Horietatik, 100 lehenetsiko dira; 50 lehenetsi ziren lehengo asteko bi saioetan, eta beste 50, atzo eta gaurko saioetan. Au­rrera egiten dutenek jasoko du­te balorazio teknikoa, eta boz­ke­ta, uda ondoren egingo da.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!