LEHIA ederra ikusi zen aizkoran, atzo arratsaldean Osiñagan, Nerea Sorondo eta Maika Ariztegiren artean. Herri kirol jaialdi dotorea antolatu zen eta aurten bai, giroa lagun izan zuten festen lehendabiziko egunean. Goizez hasi ziren jaiak txupinazoa eta haur jolasekin.
Festen azken egunean desafioa
Osiñagako jaiak gaur amaituko dira egitarau erakargarri batekin. Auzokoak gogoratuko dira beheko zubian 11:30etan. Ondoren gazteen pelota partiduak, Julen eta Eneritzen doinuak eta Agin Laburu eta Unai Agirre bertsotan izango dira 13:30etan.
Bazkari herrikoia eta gero, 18:00etan, desafio berezia antolatu da Astigarragako Emarri neska taldearen eta Imanol ‘Paolla’ren zaldiaren artean harri tiraka.
Bigarren bertso saioa eta gero Joxe Angel El Navarroren dantzaldiarekin amaituko dira festak datorren urte arte.