familia osoarentzako plana antolatu du Diametro 200 jatetxeak gaurko, Galarretako Orona Ideon. Goizeko 10:30etan inauguratuko dute festa, eta ordutik aurrera, denetarik izango da: azoka goiz osoan zehar, hitzaldiak, Bertso Bazkaria eta kontzertua, bukatzeko, 15:30etan hasita.
Bi hitzaldi, goizean zehar
Diametro 200 jatetxearen elikadura ereduaren inguruan arituko dira 11:00etan; ondoren, Etorkizuneko minbiziaz arituko dira. Egun osoan zehar aukera izango da Slow kafetegian jateko, eta haurrentzako jolasak izango dira.