Goiz Eguzki Eguna gaur, jubilatuen etxeko koruak

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 2a, 02:00

Musikaz blai egingo du Her­na­nik gaur eguerdian, Goiz Eguzki abesbatzari esker. Beste hainbatetan egin bezala, ikas­turteari agur esango diote gaur Goiz Eguzki egunarekin. 

Eguerdiko 12:00etan Plaza Berritik abiatuta, Kaxkoko ka­leetan zehar egingo dute ibil­bidea, gehien gustatzen zaiz­kien kantu eta doinuekin he­rriko txoko guztiak alaitzeko asmoz.

Hamar txokotan, geldialdia
Kale Nagusia eta Andrekalea zeharkatuko ditu, Zinkoenea­raino; hain zuzen, kale horie­tan zehar hamar geldialdi egin­­go dituzte, Kaxkoko txoko estra­te­gikotan. Parada bakoi­tze­­an, bi kantu abestuko dituzte. 

Bazkaria, bukatzeko
Ondoren, bazkaria egingo dute 14:00etan, elkarte batean. Bu­katzeko, bazkalostean hain­bat emanaldi sorpresa izango dira, abesbatzako kide batzuen eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!