Goizuetarrek jarri zioten txapela, Olaizolari

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 2a, 02:00

Buruz Burukoa Altunak irabazi zion Aimar Olaizolari, azkenean, baina goizuetarrak txapeldun izaten jarraitzen du, etxekoentzat. Herrikide asko inguratu ziren finala ikustera igandean, Miribillara, eta harmailetatik gogotsu animatu zuten goizuetarra. Partidua bukatuta ere, zain geratu ziren senide eta lagun asko, txalo artean bihotzeko txapeldunari harrera egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!