Astebete geratzen da Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza-katea osatzeko. Gure Esku Dagok deituta, Etorkizuna nafarron esku lelopean Nafarroako armarria irudikatu zuten hainbat goizuetar eta aranoarrek ere, hilaren 19an Iruñean, eta orain, ekainaren 10eko giza-katean parte hartzeko egin zaie deia.
Izena eman behar da, gizakatea.gureeskudago.eus webgunean, 5 eurotan. Zapia jasoko da trukean.