Festarik festa ekaina, ‘bizi-bizi’ Urumea

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 2a, 02:00

Ekintzaz betetako hilabetea izango da ekaina ere, Astiga­rra­gan; eta festarik festa ibili­ko dira, gaur bertan hasita. Izan ere, Herri Eskolaren ikasturte bukaerako festa ospatuko dute gaur, goizeko 10:00etan hasita. Foru Plazan elkartuko dira, eta tailer eta jolasak, judo eta dan­tza erakustaldiak, krosa... izan­go dituzte. Bazkaria ere egingo dute eguerdian, eta arratsal­de­an segiko du festak, haur eta gurasoen emanaldiekin, disko festarekin eta apar festarekin.

Sagarberri jaialdia ere izan­go da gaur, eguerdiko 12:00etan hasita, Astarbe sagardotegian: SagarArte galerian erakusketa, Aitor Zarzueloren ikus-entzu­nez­koa eta Izaroren kontzertua.

Ez dira horiek izango, ekai­neko ospakizun bakarrak. Hila­ren 15ean eta 16an izango da Musika Egu­na; hilaren 22an Kirol Eguna; eta hurrengo egu­nean, 23an, San Joan bezpe­ra.


‘Urumea Bizi’ egitasmoak, bost ekintza berezi

Baina festak bakarrik ez, beste zenbait ekintza berezi ere izan­go dira ekainean. Horietako bat da Urumea Bizi egitasmoa. Bost ekintza antolatu dituzte ho­rren baitan, hilaren 22ra arte, Hari­tzal­de elkarteak eta Ingu­ru­men Sailaren. Atzo inauguratu zuten Haritzalderen era­kusketa, kul­tur etxean; Santio­menditik Lan­dar­basora mendi irteera egin­go dute 9an; taile­rra 10ean, eza­­­gu­tzeko nola bizi ziren Urumea ibaiko eta Asti­ga­rragako au­rre­ne­ko biztan­le­ak; ur-satorra ani­malia ezezagunari bu­­ruzko hitzaldia 12an; eta sa­guzarrei buruzko saioa 22an.

Atzo aurkeztu zuten, udale­txean, Haritzaldeko Xabier Ru­biok, Zorione Etxezarraga alka­teak, eta Izaskun Txintxurreta ingurumen teknikariak. «Aurre­tik, ibaiaren inguruan bizi di­ren gizakien gaia landu dugu; eta orain, beste aldea jorratu nahi genuen, naturarena. Eta arroari eman nahi izan diogu garrantzia, ez ibaiari bakarrik: zer gertatzen den mendietan, basoetan... Eta ibaiarekin hain­beste lotzen ez diren izakiak ikusiko ditugu», azaldu zuen Rubiok, aurkezpenean.

Ekaineko agenda

1-22, Urumea bizi. Informazioa eta izenematea: it.ingurugiro@astigarraga.eus / 943 33 52 41.
1-22, Erakusketa kultur etxean, Haritzalde naturzaleen elkartearen eskutik.
9, Santiomenditik Landarbasora mendi irteera, Marko Sierra eta Jesus Rubio nekazaritza ingeniariek gidatuta. Foru Plazatik abiatuko dira, 09:30etan. Nahi duenak, Santiomendiko ermitatik abia­tzeko aukera ere badauka.
10, Familientzako tailerra, Aranzadiko Jesus Tapia arkeologoaren eskutik, Urumea ibaiko eta Astigarragako aurre­neko biztanleak nola bizi ziren ikasteko: nola pizten zuten sua, historiaurreko arkuen erabilera... 10:30etan hasita, Santiomen­diko ermitan.
12, Hitzaldia: Piriniotako muturluzea, ekologia eta kontserbazioa, EHUko zoologia eta animalia zelulen biologia saileko Ama­iur Illarretaren eskutik. 19:00etan, kultur etxean. Galemys pyrenaicus edo  ur-satorrari buruz ariko da, Euskal Herriko animaliarik berezienetakoa.
22, Gaugiroan saguzarrekin, Kiko Alvarez adituaren eskutik. 20:00etan, kultur etxean. Saguzarrei buruzko azalpen batzuk eman ondoren, ogitartekoa jan eta elkarrekin joango dira, Astigarragan bizi diren saguzarrak ikustera.
2, Astigarragako Herri Eskolako ikasturte amaierako festa, Foru Plazan. 10:00etan, aurpegia margotzeko txokoa, jolasak, eta LH3, 4, 5 eta 6 mailakoentzat olinpiadak. 12:00etan, HH eta LH1 ikasleentzako familia krosa (haur bakoitza heldu batekin), eta LH2, 3, 4, 5 eta 6 mailakoen krosa. Txomiñene frontoian, judo erakustaldia, sormen tailerra eta, 11:00etan, dantza emanaldia. 14:00etan bazkaria (txartelak ikastolan, Ikatza tabernan eta Pastain dendan salgai). 16:00etan, haur eta gurasoen emanaldiak, eta ondoren, disko festa eta barrene herrikoia. 18:00etan, apar festa.
2, Sagarberri jaialdia, Astarbe sagardotegian. 12:00etan, SagarArte galeriaren irekiera: Paul Lataburuk prestatutako margolanak, eta euskal sagardoaren historia, zenbait kondairaren bitartez. 13:00etan, Aitor Zarzueloren ikusen­tzunezkoa. 16:30etan, Izaro abeslariaren kon­tzertua. Prezioa: 30 euro.
4-5, Gaztelekuko erabiltzaile berrien gurasoentzako, informazio bilera. Astelehenean gaztelaniaz eta asteartean euskeraz. Informazioa: gazteinfor@astigarraga.eus edo 629 823 743.
5, Plaza dantzen tailerra, Uxuri Irastorzaren eskutik. Doakoa eta irekia. Kiroldegi azpiko dantza aretoan, 09:30etan.
7, Hitzaldia: Nerabeak eta kirol apustuak, Naiara Lopez Bilboko Deustuko Unibertsitateko psikologia irakaslearen eskutik. Gazte guztiei irekia. Gaztelekuan, 17:30etan.
8, 12, 21, Auka Jokoa eraikitzeko tailerrak, kultur etxean. Astigarragako ondarea, materiala eta ezmateriala, aztertu, ezagutu eta zabaltzeko egitasmoaren baitan, haur eta helduei zuzendutako saioak: ekainaren 8an euskeraz, 09:30etan; 12an elebitan, 17:30etan; eta 21ean, 09:30etan euskeraz, eta 17:30etan elebitan. Urkiri Salaberria ikerlariak gidatuko ditu saioak. Partehartzea, irekia eta doakoa.
9, Pintura erakusketa, eta collage eta txantiloi tailerra, Astigarteren eskutik. Ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak erakutsi, kalean margotu, eta margolan bat zozketatuko dute. Bertaratzen direnek, collage eta txantiloi tailerrean parte hartu eta sortutako lana eramateko aukera izango dute. Mazka­rrenebidean, kultur etxearen atzealdean, 09:30etan hasita.
13, Ipuin kontaketa: Ernesto irriz blai, Lur Kortaren eskutik. Liburutegian, 18:00etan. Saio bakarra, 3-9 urte bitarteko haurrentzat.
14, Liburu aurkezpena: Bertsolarien ahoz, modernizazio prozesua eta identitate bideak Gipuzkoan (1830-1936), Luzia Alberro historialari astigartarrarena. 19:30etan, kultur etxean. Sei bertsolariren bertsoak erabili ditu, 1830etik 1936ra bitartean Gipuzkoan gertatu ziren alda­keta sozialak aztertzeko. Aurkezpenean izango dira Maialen Lujanbio eta Agin Laburu bertsolariak, sei bertsolari horien bertsoak abesten.
15-16, Musika Eguna. Ostiralean, 17:30etan hasita, trikitilarien kalejira, eta ikasleen kontzertuak Joseba Barandiaran plazan. Larunbatean, 10:00etan Andre Mari elizan, txikien kontzertuak; eta ondoren, txistularien diana eta kontzertuak Joseba Barandiaran plazan: panderoko gazteak, abesbatza, teklatu taldeak eta talde modernoak.
15, Abesbatzen udaberriko emanaldia, Aiz­­tondo abesbatza eta Gaztelupe Otxotearekin. Andre Mari elizan, 20:00etan. Sarrera, doan.
18-22, Musika entzunaldiak, Norberto Almandoz Musika Eskolan.
18, Zeharkako txirula, biolina eta trikitixa eta panderoa, 19:00etan.
19, Tronpeta, saxoa, klarinetea eta perkusioa, 17:30etan.
20, 4-5 urteko haurrak 17:30etan, eta gitarra elektrikoa 19:30etan.
21, 5-6 urteko haurrak 17:30etan, eta ahots tailerra 20:00etan.
22, 6-7 urteko haurrak 17:15etan, eta txistua 19:00etan.
18, Literatur solasaldia: El asesino tímido, Clara Usón. Liburutegian, 19:30etan. Jorge Carrerok zuzenduta, gaztelaniaz.
19, Irakurketa Kluba: Erraiak, Danele Sarriu­garte. Liburutegian, 19:30etan. Joanes Jauregik gidatuta. Partehartzea, irekia eta doakoa.
19, Argindarraren faktura eta etxeko konponketa elektrikoak, Jon Lizarraga elektrikariaren eskutik. Argindarraren fakturak sortzen dituen zalantzak argitu, eta etxeko oinarrizko konponketa elektrikoak nola egin ikasteko tailerra, doan. AEKren egoitzan (Nabarra Oñatz kalea), 09:30etan eta 18:30etan.
20, Xaguxarren udalekuei buruzko informazio bilera 18:30etan, eta kanpaldiari buruzkoa 19:00etan, biak kultur etxean.
22, Kirol Eguna, kiroldegian. 16:45etan jump fit kids erakustaldia, 17:00etan haurrentzako jump fit saio irekia (5 urtetik gora), 17:30etan aeropilates (18 urtetik gora), 18:00etan jump fit saio irekia (18 urtetik gora), 18:30etan TRX entrenamendua (18 urtetik gora), 19:00etan bosu xtreme eta ziklo indoor (18 urtetik gora). Izenemateak, hilaren 11tik aurrera kiroldegian.
23, San Joan bezpera, Foru Plazan. 19:00etan, San Joan zortzikoa kalez kale, Txirrisklako txistularien eskutik. 22:30etan, San Joan sua eta Astigar taldeko dantzarien San Joan zortzi­koa (plazaren erdiko aldea dantzariek erabiliko dutenez, ikusleei alboetan jartzea eskatzen zaie). 23:00etan, zezensuzkoa, eta Txomin San Sebastianek Astigarragan jasotako Iriarena txistularien eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!