Futbol entrenamendu irekia antolatu du Mundarrok, bihar goizerako (eta ez gaur, asteazkeneko Kronikak zioen bezala). 2010 urtean jaiotako neska-mutilei zuendutako saioa da, datorren denboraldira begira, eta haur eta guraso guztiak gonbidatu dituzte. 11:00etan hasiko da, Zarkumendegin, eta bukaeran, luntxa prestatuko dute, eta bertaratuen zalantzak argitu.