Biren kontra bakarrik, Barrenetxea

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 2a, 02:00

Erronka ikaragarriari egin beharko dio aurre Endika Ba­rre­netxea hernaniarrak gaur arratsaldean; bakarrik jokatu beharko du, Segurola eta Agi­rre­zabalak osatutako bikotearen kontra.

Ez da ohiko partidua, eta ez da batere erraza izango, garaipena lortzea. Gisa honetako azken partidua San Miguelek jokatu zuen, Etxabe II eta Agirrezabalaren kontra, eta bikoteak lortu zuen garaipena, 30 eta 14,

«San Miguel ikaragarrizko pelotaria bazen ere».
Gustokoa du erronka Ba­rre­ne­txea IVk, eta estrategia ere argi dauka: «berebiziko ga­rrantzia izango du sakea ondo egiteak, eta tantoak ez luzatzeak. Asko borrokatuz gero, bikoteak fisikoki gainditu egiten zaitu, frontoia haundia baita, bakarrik aritzeko». Dena den, presioa bikoteak izango duela dio: «irabaztea obligazio da, haientzat».

Herenegun, irabazi
Ostegunean garaipena lortuta iritsiko da, gainera, Barre­ne­txea IV, gaurko partidura. Matxin IIIrekin, 39 eta 40 irabazi zuen Ezkurra eta Ionen kontra, eta hain zuzen, irabazi zuen sakean asmatuta.
Estelarrean ariko da Ba­rre­ne­txea, baina 16:00etatik au­rrera beste hiru partidu ere izango dira: Eloy-Martire­na/ Aldabe-Arruarte; Matxin III-Zu­biri/Segurola-Endika; eta Be­ñat-Garces/Etxarri-Labaka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!