Errekor berria lortuta, Urkia

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 2a, 02:00

Atleta hernaniarrek hainbat marka lortu dituzte, azkenaldian. Batetik, pasa den asteburuan Euskadiko Eskolarteko Jokoak egin ziren Arrasaten, eta Gipuzkoako selekzioak hau­ta­tutako sei hernaniarrek hartu zuten parte infantiletan; Nora Lopezek brontzea lortu zuen 1,45eko saltoa eginda; Nagore Urkiolak ere brontzea, salto hi­ru­koitzean, 9,44rekin; eta Da­vid Arbinak urrea, 4x80 metrotan, 39:88ko denborarekin, eta zilarra 150 metrotan, 19,07rekin.

Bestalde, Gipuzkoako Txa­pel­ketan, Ainhoa Toledok urrea lortu zuen 4 kilotako mailua 37:91era botata. Erreleboetan, berriz, Unai Iraola, Manex Arizmendi, Jon Ander Esteban eta Unai Roldanek osatutako taldeak brontzea irabazi zuen 4x100 eta 4x400 erreleboetan.

Urkiola eta Artola, markak hausten
Markak hautsi dituena Aitor Urkia (Real Sociedad) hernaniarra izan da: mailua 68,68 metrotara botata, Munduko Txapelketarako sailkatzeko gutxieneko bat lortu du; hilaren bukaeran jakingo da Finlandian izango den ala ez. Baina dudarik gabe hautsi duena Gipuzkoa eta Euskadiko errekorrak izan dira, aurrekoa Servando Rivasena baitzen, 66,67 metrotakoa.
Bestalde, Anartz Artola ju­nio­rra Zegama-Aizkorrin izan zen, eta bigarren egin zuen, 10,4 kilometroak 45:46an eginda.

Axeri Bila, ate-joka
Hernaniar askorentzat hurrengo proba Axeri Bila izango da; ekainaren 16an egingo da, 18:30etan, eta  irekita dago ize­nematea www.kirolprobak.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!