Bilera bikoitza izanen da gaur, Aranon, 20:00etatik aurrera, Maisuenean. Lehenengo, Santioak antolatzen jarraituko dute; eta gero, Kultur Elkarte berri bat sortzea du helburu herritar talde batek, «Aranoko bizitza kulturala sustatu eta elikatzen jarraitzeko». «Herritarren parte hartzea, euskera eta aisialdia sustatzeaz gain, herriak dituen beharrak zehaztu eta asetzea» izanen da asmoa.