Iturola inauguratuko da gaur jaialdiarekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 31a, 02:00

Iturola, Hernaniko elkarlan sorguneko inaugurazio jaial­dia egingo da gaur. Bertan, Beterri-Buruntza udalek eta Iturolako komunitateak posi­ble egin duten espazioa eza­gutzeko aukera izango da eta herriko eragile desber­dinak ere Iturolako sarearen parte direnez herritar eta elkarte desberdinak daude gonbi­datuak inaugurazio saio­ra.

Goizean, Floridan inaugurazioa
Iturola elkarlan sorgunea Florida auzoko 28garren zen­bakian dago kokatua eta egun osoko egitaraua antola­tu dute. 

Goizean, 10:00etan, aur­kez­pen edo inaugurazio eki­tal­dia egingo da eta arra­tsaldean jai giroan Iturola eta Iturolatarrak ezaguzeko au­kera izango da. 17:00etan ate irekiak eta bisita gidatua egingo da, 18:00etan La Jode­dera taldearen kontzer­tua dago eta arratsalde osoan zehar umeentzako tailerrak eta photocall-a jarriko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!