«EAJ-PNVri 8-15 urte bitarteko pertsonek Hernani Erabaki aurrekontuetan parte hartzea eta proposamenak egitea sinestezina iruditzen zaio» artikuluari erantzuna eman nahi dio Orain Hernani Udal taldeak eta euren ikuspuntua azaldu nahi dute.
«Hernani Erabakiko aurrekontuek 500.000 euro dituzte, diru publikoa dena, ezer berria. Esan beharra dago talde motorea dela, urtero irizpideak jartzen dituena. Ordezkari politikoek prozesua bermatzen dute soilik. Ez dute hau erabakitzen», gogorazten dute.
Aurten irizpide berri bat jarri da, 8-15 urte bitarteko pertsonek prozesu honetan proposamenak egitea eta bozkatzea posible izatea… «Hau eskoletatik bideratu da (agenda 21). Proposamenak ikasten diren lekuan lantzen dira eta hor bertan izango dira bozkatuak».
OHk erantzun nahi die: «Haien idatzian adin honetako pertsonek beste jarduera batzuk egiten ikasi behar dutela baieztatzen dute, eta oker daude, ez dago aukera hoberik parte hartzen ikasten baino, oinez ibiltzen oinez ikasten den bezela, eta irakurtzen irakurriz».
«Aldundiak ‘Haurren erabakia’ proiektua du martxan»
«Adin hontako pertsonek diru publikoa nola gastatzearen erreferendumik aurkitu ez dutela diote, berriro ere oker daude, Gizpuzkoako Aldundiari huts eginez, hau da, EAJ-PNV eta haien gobernuko kideak ‘Haurren erabakia’ proiektua dute martxan».
EAJko bozeramaileak galdera hauek egiten dizkio bere buruari. «Norbaitek bere etxean galdetzen al die umeei nola elikatu nahi duten edo kalera jantzita edo biluzik atera nahi duen? Noski baietz, normalean honelako gauzak etxean hitz egiten dira, janzteko era edo gustatzen zaizkien jakiak kontuan hartzen dira, filosofia eta kriterio propioa baidute, gainera, adin horietan da erabakirako eta negoziaziorako ahalmena garatzen dutenean».
«AHT edo erraustegiaren eraikuntzen erabakietan helduek ez dugu parte hartu»
«Ba al dago instituziorik umeei galdetzen diena non eraiki behar den ospitale bat edo non egin behar den errepide bat?» Galdetzen du EAJk. Pertsona helduei galdetzen zaie? Orain Hernani osatzen dugun pertsonek, guztiak helduak, ez dugu aukerarik izan honelako gaietan erabikitzeko, erraustegien inguruan, ez abiadura haundiko trenaren inguruan» gogoratzen du Orain Hernanik.
«Parte hartzearen kulturan hezi nahi baditugu aktiboki egin behar dugu eta adin txikitatik erakusten hasi behar da, gaiei buruz erabakiak hartzera uzten, eta oraindik ere gehiago, zergatik ez, nahi dugun herriari buruz.