Kirol Sariak bozkatzeko azken eguna gaur da

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 31a, 02:00

Hernaniko Kirol Sarietan bozkatzeko azken eguna da gaurkoa. Horretarako, kirol­degian eta Biterin daude kutxak, eta inter­neten ere  www.hernani.eus web orrian bozkatu daiteke. 16 urtetik gorako herritar guz­tiek auke­ratu ditzakete, gus­tu­koen dituzten hautagaiak. 

Sei dira, herriko kirol elkarteek proposatu dituz­te­nak; sari bakoitzerako, bina. Horrela, emakumezko kirola­ria­ri saria jasotzeko, Jone Iras­torza judoka eta Maialen trai­nerua dira hautagaiak; gizo­nez­ko kirolariari sarirako, Aitor Gorrotxategi pelotaria, eta Ibai Alba korrikalari eta duatleta; eta azkenik, Hernani Saria ja­so­tzeko, Juan Rodri­guez Her­na­ni Errugbi Elkar­teko presi­den­tea, eta Luis Llopis Real Ma­drideko ate­zai­nen entrenatzailea. Pasa den larunbata gainera egun haun­dia izan zen bientzat. 

Maiatzean zehar herri­tarrek izan dute aukera boz­katzeko eta gaur da horre­tarako azken eguna. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!