Garagardo azoka eta txapelketa inklusiboa, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 2a, 02:00

Denboraldia bukatu dute Her­nani Errugbi Elkarteko talde gehienek, baina oraindik ere, mugimendurik ez da faltako, errugbi giroan. Izan ere, datorren astean bi zita garrantzitsu jarri ditu elkarteak: errugbi in­klusibo txapelketaren bigarren edizioa, eta garagardo azoka.

Txapelketarekin batera, zen­bait ekintza antolatu dituzte, asteartean hasita. Mahai ingurua egingo dute, asteartean ber­tan, arratsaldeko 18:00etan Biterin, Txema Uria, Maiteder Requejo eta Jurgi Olasagastire­kin. Asteaz­ke­nean, berriz, kirol sentsibilizazio saioa egingo dute, 18:00etatik 20:00etara Tilose­tan, Gipuz­koan inklusioan lan egiten du­ten zenbait klubek jarriko dituz­ten postekin. Eta ostegunean, tailerra izango da Biterin, 18:00etatik 20:00etara, aniztasun funtzionalaren ingu­ruan, Aritz Sanchezekin. Ho­rre­­tarako, izena eman behar da: inklusibo@hernanirugby.eus helbidera idatzi, izena eta bi abizen eta adina bidalita.

Eta txapelketa, azkenik, la­runbatean jokatuko da, egun osoan zehar, zazpi talderekin.
Garagardo azoka, bere aldetik, 15garrenez jarriko du elkarteak, eta Atse­gindegin egongo da, ostegunetik igandera.

Espainiako Sevens Txapelketa gaur, Valentzian
Asteburu honetan ere, badauzkate zitak hernaniarrek. Gaur­, Espainiako Sevens Txa­pelketa jokatuko du Her­na­nik, Valen­tzian, iaz lortutako ga­raipena errepikatzeko asmoz.
Igor Genua, bere aldetik, Es­painiako selekzioak deitu du, Londreseko Munduko Serieak jokatzeko, gaur eta bihar. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!