Bertatik bertara egiten dute lan Diametro 200 jatetxean, hain zuzen, 200 kilometrotako diametroan ekoizten diren produktu eta elikagaiekin. Eta horiek ezagutzeko azoka jarriko da biharko Diametro 200 Jaian: Lur Laneko antxoa, urdaiazpiko, gindilla, gazta eta abar; The Loafen ogi mota desberdinak; eta Karabelekoko produktuak.
Guztiak dastatzeko emango dira, biharko jaian, Orona Ideon, eta galderak erantzuteko prest ere izango dira. Era berean, parrilla jarriko da, txorizo eta arkume erre pintxoekin, eta sagardo eta ardorik ere ez da faltako!
Menua, bertsolariekin
Bestalde, bertso bazkaria egingo da Unai Agirre, Maialen Lu-janbio eta Amets Arzallusekin, 15 euroan. Erreserba egin behar da, 943 26 50 22 telefonoan. Lehenengo eta bigarren plater eta postre bana aukeratu, eta mahaitik altxa gabe, gozatzeko aukera paregabea.
BERTSO BAZKARIA
Lehenengo platerak
“Udagorri” Nafar tomate
ekologiko entsalada ø200 gazta freskoarekin
Fideo ekologiko zopa
Nafar baratzeko ilar krema, 65ºtara egindako “Euskaber” arrautzarekin eta ogi-mami kurruskariekin.
Espiral ekologikoak bolognesa ekologikoarekin.
“Bio” barazki erreak OOBErekin.
Bigarren platerak
Bakailaoa bizkaitar erara Arabako patata ekologikoekin
Landako oilasko izter errea patatatxo erreekin.
“Basetxerri” txerri sekretua, tenperatura bajuan errea, Idiazabal gazta saltsan eta patata erreekin.
Postreak
Etxeko postreak