Herriarteko txapelketan pausu bat aurrera egin zuen Hernanik Herriartekoan, Altzari irabazita. Final laurdenetako kanporaketako partiduak jokatuko dituzte gaur, arratsaldeko 19:30etan hasita, kiroldegiko frontoian.
Arerio zaila, gaurkoa
Herriarteko txapelketako historian talde sarituenaren kontra, Azkoitiaren aurka jokatuko du gaur, joaneko jardunaldian. Hortaz, ez da erraza izango, baina hernaniarrak dena ematera aterako dira.
Jokalariak, erabakita
Kadete mailan, Unax Uitzi eta Mikel Lasak aurrez aurre hartuko dituzte Aranbarri eta Astigarraga azkoitiarrak. Jubeniletan, Xabier Salaberria eta Ekaitz Insausti lehiatuko dira, Oteiza eta Urangaren kontra. Azkenik, seniorretan, Paul Ojuel eta Eneko Aizpitartek ordezkatuko dute Hernani, Juaristi eta Juaristiren kontra.
Dirudienez, nahiko berdinduta egon daiteke jardunaldia; pelotazaleei deia egin diete, bertaratzeko.