Hernani-Azkoitia, bihar kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 31a, 02:00

Herriarteko final laurdenak bihar jokatuko dira, 19:30etan, Hernanin. Joaneko hiru parti­duetan Hernani eta Az­koi­tia neurtuko dira; horregatik, he­rriko pelotariek jendearen bul­tzada nahi dute eta kiroldegiko fron­toira hurbiltzea eskatu dute. Izan ere, Azkoitia aurkari oso go­gorra da. 

Emaitza on bat lortu nahi dute itzulerakoan lasaia­go ibiltzeko.  Unax Uitzi eta Mikel Lasa ariko dira kadete mailan, eta Xabier Salaberria eta Ekaitz Insausti jubeniletan. Bost pe­lo­tari daude nagu­sietan eta edozeinek jokatu dezake: Paul Ojuel edo Ioritz Arrietak aurre­lari gisa, eta Aitor Gorro­txategi, Markel Lizeaga edo Eneko Aiz­pitartek atzelari bezala.

Buelta eman beharra, palan
Eskuzkoa amaitu eta gero, gomazko paletan itzulerako hi­­ru partiduak jokatuko di­tuzte hernaniarrek, 22:00­etan. Hauek ere Azkoitia dute aur­kari. 2-1eko emaitzari eman behar diote buelta final­erdie­tara pasatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!