Herritarrei zuzendutako jaia, larunbatean Orona Ideon

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 30a, 02:00

Diametro 200, Oronaren proiektua, ezagutzera eman eta herrita­rrengana gertura­tzeko, egun osoko festa antolatu dute larunbatean, ekai­na­ren 2an: Diametro 200 Jaia.
«Familia plan bat izatea na­hiko genuke», azaldu zuen Iñigo Marquetek, Orona Fun­da­zioko garapen zuzendariak.

Horretarako, Diametro 200 proiektuari eta elikadurari bu­ruzko bi hitzaldiz gain, izango dira haurrentzako jolasak, ekoizleen azoka, puntako ber­tso bazkaria (Maialen Lujan­bio, Unai Agirre eta Amets Arzallusekin), eta Alos Quartet taldearen kontzertua.

Bertso bazkarirako 943 26 50 22 telefonoan, erreserbak
Bertso bazkarirako, aurrez erreserbatu behar da tokia, telefonoz: 943 26 50 22. «Bertan izango da aukeran, egu­ne­ro­ko­an Diametro 200 jatetxean ja­ten dena, baina jai-giroan, hori bai», azaldu zuen Fede Pa­chak, Diametro 200eko ku­dea­tzaile­ak. Izan ere, hel­bu­rua da jen­de­­ari ezagutaraztea, urte osoan zehar egunero, he­rritar guz­ti­en­tzat irekia da­go­en zer­bi­tzua
Diametro 200ek adierazten du, 200 kilometroko diametro ba­tean produzitutako elika­ga­iak erabiltzen dituela, ehu­ne­ko haundi batean. Eta etor­ki­zu­ne­­ko erronken artean, mar­katu zuten «elikagaien %100 toki­ko­ak izatea», edota inguruan lursail gehiago sor­tzea, «eta horrekin, lanpostu gehiago.

EGITARAUA
 10:30, Inaugurazioa, Orona eta Orona Fundazioaren ordezkariekin. Agurra, Unai Agirrek. Orona Ideo plazan.
 10:30-13:00, Azoka: Diametro 200 ekoizleen erakusketa. Orona Ideo plazan.
 11:00-13:00, Lurdes Alkorta eta Antxitte trikitilariak.
 11:00-16:00, Haurrentzako jolasak eta tailerrak (3-11 urte).
 11:00-12:00, Hitzaldia: Diametro 200: elikadura eredua, elikagaien jatorria eta erabilera, ingurunean sortutako eragina. Fede Pacha eta Iñigo Marqueten eskutik, auditorioan.
 12:00-13:00, Hitzaldia: Etorkizuneko minbizia: eragina izango du gure bizimoduak eta elikadurak? Arkaitz Carra­­ce­do, CIC bio GUNE Ikerbasqueko ikerketa irakaslea. Auditorioan.
 13:30-15:30, Bertso bazkaria, Unai Agirre, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusekin. Orona Ideoko self servicean. Menua 15 euro, edaria barne. Erreserbak, aurrez: 943 26 50 22.
 15:30-16:30, Alos Quartet taldearen kontzertua, Orona Ideo plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!