Eider Alonsok irabazi du ‘El Conquistador’ saioa

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 30a, 02:00

Finalisten artean zen Eider Alonso Vallejo astigartarra, ETB2 telebista kateko El Con­quistador del Caribe saioan. Astelehenean emititu zuten fi­nal haundia, Kolonbiako Que­brada Valencia ur-jauzian jokatu zutena, eta astigar­ta­rra nagusitu zen!
Proba oso gogorra eta arris­kutsua izan zen: korrika egin, urpean igeri egin, ur-jauzian gora yumareatu, korrika jaitsi, zuhaitz batera igo, eta berta­tik, 250 metroko tirolina bat egin behar izan zuten gorantza, ikurriña eskuratzeko.
Bertara aurrena iritsi, eta «aupa Astigarraga!» oihukatu zuen Alonsok, ikurriñarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!