Urumea Bizi izenburupean, hilabete osorako egitasmoa antolatu dute herrian, ekainean. Bost ekintza izango dira guztira, naturarekin, animaliekin eta historiarekin lotutakoak. Eta aurrenekoa, ostiral honetan bertan: erakusketa jarriko du Aritzalde naturzaleen elkarteak, kultur etxean, eta ostiralean 19:00etan inauguratuko dute, Xabier Rubio Aritzaldeko biologoaren eskutik. Hilaren 22ra arte egongo da ikusgai, erakusketa.
Ekainak 1, Erakusketaren inaugurazioa, kultur etxean. 19:00etan, Aritzalde naturzaleen elkarteko Xabier Rubio biologoaren eskutik. 22ra arte ikusgai.
Ekainak 9, Santiomenditik Landarbasora mendi irteera, Marko Sierra eta Jesus Rubio nekazaritza ingeniariek gidatuta. Foru Plazatik abiatuko dira, 09:30etan. Nahi duenak, Santiomendiko ermitatik abiatzeko aukera dauka.
Ekainak 10, Familientzako tailerra, Aranzadiko Jesus Tapia arkeologoaren eskutik, Urumea ibaiko eta Astigarragako aurreneko biztanleak nola bizi ziren ikasteko: nola pizten zuten sua, historiaurreko arkuen erabilera... 10:30etan hasita, Santiomendiko ermitan.
Ekainak 12, Hitzaldia: Piriniotako muturluzea, ekologia eta kontserbazioa, EHUko zoologia eta animalia zelulen biologia saileko Amaiur Illarretaren eskutik. 19:00etan, kultur etxean.
Ekainak 22, Gaugiroan saguzarrekin, Kiko Alvarez adituaren eskutik. Kultur etxean, 20:00etan. Saguzarrei buruzko azalpen batzuk eman ondoren, ogitartekoa jan eta elkarrekin joango dira, herrian bizi diren saguzarrak ikustera.