Kultur etxe berriaz, gaurko plenoan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 30a, 02:00

Gaur egingo du maiatzeko ohiko plenoa, Astigarragako Udalak; eguerdiko 13:30etan, udaletxeko areto nagusian.
16 puntuko gai-ordena dau­kate lantzeko, eta besteak bes­te, bozkatuko dute onartzea, kultur etxe berriaren eraikun­tza proiektua. Horren aurretik, bozkatuko dute baita ere, Gar­bitania Zero Zabor sozietate publikoa uztea, 2017-2019 diru­laguntzen Plan Estrategikoan aldaketa bat egitea, Radarrak ize­neko datu-fitxategia sortzea, edota Udalaren eraikin, egoi­tza eta instalazioak eta ikaste­txe­ak garbitzeko kontratua luzatzea. 
Ondoren, Urumeako ibai-parkearen izena ere bozka­tu­ko dute, eta baita  2019ko he­rri­ko jaiaren izendapena ere.
Eta bukatzeko, galdera eta erreguen aurretik, hiru mozio eztabaidatuko dituzte plenoan. EH Bilduk aurkeztutakoak dira bi: mendekotasun prestazioen murrizketen ingurukoa, eta transfobia, lesbofobia eta ho­mo­fobiaren kontrako eguna­re­na. Eta Astigarragako Gure Esku Dagorena hirugarrena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!