Ikasturtea bukatzear da, eta horrekin batera, ikasturte bukaerako jaialdiak egingo dituzte herriko ikastetxe guztiek. Urumea ikastolak estreinatuko du denboraldia gaur, goizeko 11:00etatik aurrera. Aurrena, Filmak gaiaren bueltan emanaldia egingo dute ikasleek, eta ondoren, ondo pasatzeko moduko jarduerak izango dira, arratsaldeko 19:00ak arte.