35 helburu eta 68 ekintza, datozen urteetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 29a, 02:00

KULTURA hausnarketaren on­do­rioak, helburuak eta pla­ni­fi­kazioa definitzea aur­keztu zi­ren Biterin pasa den astean. Prozesua luzea izan da; diag­nostikoa adostu, diag­nos­ti­kotik abiatuta helburuak ze­haz­tu eta helburuak lortze­ko ekintzak proposatu behar bait ziren. Ekintza planaren prin­tzipioak zehaztu dira eta az­kenean sei ardatz estra­tegiko jarri dira eta horren in­gu­ruan 35 helburu eta 68 ekintza definitu dira.
Helburu eta ekintza horiek epe motz (1-3 urte), ertain (4-6 urte) eta luzean (7-10 urte) egite­koak dira ekintza bakoi­tzaren arduraduna eta adie­razleak zehaztuta. Hu­rrengo urratsak zein izan behar du­ten ere esan ziren: kultur batzordea eta kultur mahaia sortzea eta horretarako beste herrietan dauden eredu ba­tzuk aurkeztu ziren. Herna­nik berea sortu beharko luke.
Sei erronka estrategikoak ondorengoak dira: Kultura, herri biziaren hauspoa; sor­mena, kulturgintzaren arda­tza; elkarlana, lanerako kultu­ra; aniztasuna, nortasunaren ikur; hernaniarrak, kulturaz jantziak; eta kulturaren plaza: azpiegiturak eta baliabideak.
Estrategi bakoitzak bere helburu kopuruak eta ekintza kopuruak ditu.

Kulturaren plaza: Azpiegitura eta baliabideak
Seigarren ildo estrategikoa be­netan esanguratsua da azpi­egiturez eta baliabideez hitze­giten bait da. Bertan libu­ru­tegiaren izaera egokitu, eta le­ku premiei erantzun behar zaie. Baita Musika Eskolaren leku premieri erantzuna eman. Ave Maria sorkun­tza­ren inguruko espazio bihur­tzeko erabilerak definitu eta proiektuak ga­ratu behar dira. Sandius­terri ere egokitu mu­sika eta dantza espazio gisa. Artxi­boaren kokapen berria landu (harrobiaren aparkale­kuan etxeak doaz eta bertako lokal batean jarri) da. Azpiegi­turak hobetzeko inbertsio -lana osatuko da: Biteri, Atse­gindegi, Milagrosa... dago­ene­ko dirua gordeta dago eta aurre­­proiek­tua aurkeztu zen. Auditorio­aren inguruan eta arte plastikoen inguruko lan­keta ere egin behar da.

1.720.000 euro aurreikusten dira kulturarako
2017ko ekitaldia itxi eta liki­da­zioaren berri eman zuen Udal gobernuak apirileko ple­noan; hura positiboa izan dela adie­razi zuten eta gera­kin erabil­garria, 4.877.747 eurokoa da. Hain zuzen, kul­tura arloa izango da onuradun nagusie­tako bat; denera, 1.720.000 eu­­ro aurreikusten dituzte kul­­­tur sorkuntza eta herri mugi­men­duak bultza­tzeko. Alde batetik, Ave Maria etxea sorkuntza-gune bilaka­tzeko aukera az­ter­tuko da (800.000 euro), Bizi Kultura Hernanin hausnar­keta-proze­suan kul­tur sor­kun­­tza baten beharra ondo­rioztatu delako. Bestetik, San­diusterri era­berri­­tuko da mu­si­ka eta dan­tzaren gune izan dadin, baita Milagrosa kapera ere.

Sormen kultura, anitza,  elkarlana eta kulturaz jantziak
Euskal Herriko eta euskarazko produkzioari leku nabarmena ematea, elkarteen zein Udala­ren programazioan berri­kun­tzak txertatzea eta kalitate-irizpideak lantzea dira lehe­nen­go erronkaren hiru helbu­ruak.
Sormena, kulturgintzaren ar­da­tza bezela ikusten da eta hemen programak eta poli­tikak zehaztea aurreikusten da; le­ku mabarmena emanez hasiberriei eta euskarazko lanei esaterako.
Eragileen eta Udalaren ar­teko koordinazio gunea bul­tzatu nahi da, baita Udaleko sai­­len artean ere. Trami­tazi­o­ak erraztu, gazteentzako es­ka­in­­­tza landu, auzoekin, in­gu­­ru­ko herriekin... publiko berri­engana iristeko eskaintza eta estrategiak pentsatu, kul­tur transmisioan eta komuni­ka­zioan eragin, herritar kriti­ko­ak eta aktiboak izateko balia­bideak eskaini, aniz­ta­suna bultzatu kulturaren bi­tar­tez... helbu­ruak eta ekintzak des­ber­­dinak daude.
Eta kultur mahairako ere­duen artean plazaratu ziren Berakoa, Azpeitikoa eta orain­dik martxan ez dagoen Zarauz­koa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!