Hernani final laurdenetan da Altzori 5-1 irabazi eta gero

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 29a, 02:00

Hernanik erraz menderatu zuen Altzo final zortzirenetan eta Gipuzkoako Herriarteko txapelketako final laurdenetara sailkatu da eskuz. Joa­ne­koan 1-2 nagusitu zen Hernani eta itzulerakoan berriz hiru partiduak irabazi zituen kiroldegiko frontoian. Beraz, azken emaitza 5-1 izan da. Kadete­etan Unax Huitzi eta Mikel Lasak 22-13 gainditu zituzten Artola eta Uzkudun. Jube­niletan Xabier Salaberriak eta Ekaitz Insaustik 22-11 gainditu zituzten Zubeldia II eta Olano eta seniorretan Ioritz Arrieta eta Eneko Aizpitartek 22-11 garaitu zituzten Zubeldia eta Aizpitarte.

Hurrengo aurkaria ez da nolanahikoa izango. Final laurdenetan Azkoitiren kontra jokatu beharko dute hernaniarrek. Herriartekoan eta Gipuzkoako eskuzko pelotan erregerik izan bada, hori Az­koitia da dudarik gabe. Txa­pel­­dun, txapela eta Herri­ar­teko gehien irabazi duen he­rria da. Beti izaten da aurkari gogorra. Final zortzirenetan 5-1 kanporatu du Donos­tia. 
Hala ere, Hernanik ere talde sendoa du eta ez dago faborito argirik.

2-1 galdu dute palaz ­joanekoan, Azkoitin
Azkoitia da, hain zuzen, Her­na­niren aurkaria, final laur­denetan, Herriarteko Txapel­ketan, gomazko paleta modalitatean. Pasa den astean hasi zen kanporaketa Gurea frontoian eta joanekoan Azkoitiak 2-1 garaitu zuen Hernani. Tanteoa, nahiz eta gal­du, Hernaniren aldekoa izan da 49-48, eta binakakoa batengatik bakarrik galdu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!